jueves, 5 de marzo de 2009

2009ko Martxoak 8. Eliza Gara

Elizak ez du nire izenean hitz egiten

Eliza izateko erabakia hartu zuteneko talde horietako bat gara, bertan pertsona guztientzako gune berriak sortu nahiean lan egiten.

Desobedientzia, bai elizaren kanpo zein barnean, erabilgarria eta esperantzaz beteriko bidea dela aspaldi erabaki genuenetarikoak gara.

Hierarkiak gure izenean hitzegiten ez duela dakigun emakume helduak gara, nahiz eta eliza katolikoaren barne gauden. Gure bizitza, gure gorputza, gure eliza eta gure gizarteari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea daukagu, eta egin egiten dugu. Guzti honetan noski, amak noiz eta nola izateko eskubidea sartzen dugu baita ere.

Ebangelioak erakutsi diguna, izuna bidegabekoa dela da, eta egin beharrekoa laguntzea, entzutea, eskua luzatzea, dela.

Feminismoak bestalde tutoretzetatik askatzea erakutsi digu, pertsona bakoitzak bere bizitza propioa idatzi behar duelarik.

Martxoaren 8 honetan, behingoz, gure izenean hitzegin nahi dugu ondokoa aldarrikatzean:

• Elizak abortatzea erabakitzen duten emakumeak gaitzestean bekatu egiten du.

• Elizaren betebeharra emakume bakoitzak hartutako erabakia laguntzea, bermatzea, eta konpartitzea da, elizaren zereginetik aldentzen gaituen epai zorrotzik gabe, elizaren zeregina bidezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko lantresna izatea delarik.

• Eliza katolikoaren hierarkiak emakumea eta bere errealitate osoaren ikustezin bihurtzea eragiten du, bai ahotsez, baita egitez ere. Hau benetako izugarrikeria dela dinogu ozenki.

2009.ko martxoak 8 honetan elizak, emakume izateagatik soilik, inposatzen digun ikustezintasuna zalatu nahi dugu. Inposaketa honen kontra egin nahi dugu, gure esfortzua eta lana direla medio, eliza, senitartea, auzoa, azken finean, gizarte osoa berriztatu ahal izateko, berdintasunean bizi ahal izateko eta behingoz, generoko desberdintasunak aberastasun bilakatu daitezen.

Eta azkenik, sinisdun zareten emakume guztiak, erabakitzera eta ozenki mintzen eta alde batera uzten gaituzten gauzei ezetza ematera gonbidatu nahi zaituztegu.

No hay comentarios: